
Sinopsia
K.OS gorputzaren bidez gogoratzeko premia sakonetik jaiotzen da. Zirku abangoardista, dantza eta jatorrizko musika uztartuz, obrak Picassoren Guernica maisulanaren unibertso sinbolikoa eta Gernikako bonbardaketa ditu inspirazio-iturri, indarkeriaz, erbesteaz, galeraz eta giza erresistentziaz hausnartzeko. Hala, iraganeko zauri historikoak eta gaur egungo gatazkak lotzen dituen esperientzia bisual eta emozional hunkigarria eraikitzen du eszenan.
Ikuskizunean zehar, diziplina anitzeko artista-talde batek oihal unibertsaleko sinbolo nagusiak taularatzen ditu: usoa, zezena, zaldia, soldadua, haurra besoetan duen ama, kriseiludun emakumea, doluzkoa eta belaunikatua. Kontakizuna inoiz bidali ez ziren gutunen kutxa bat aurkitzen duen emakume gazte batekin abiatzen da. Gutun bakoitzak galera, ihes, gerra eta duintasun-istorio bat azaleratzen du, zuri-beltzaren eta grisen aberastasun plastikoan murgildutako estetika zaindu baten pean.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza eta dramaturgia
- Lander Briones
- Ekoizpen exekutiboa
- Alex Gibelalde · Lander Briones
- Koreografia
- Hodei Iriarte Kaperotxipi · Lander Briones
- Musika zuzendaritza eta konposizioa
- Borja Antón
- Musika kolaborazioak
- NEOMAK · OREKA Tx · Nahia Vicente · Musikene
- Elenkoa
- Maialen Alberro · Olivia Bernardo · Fede Cabrujas · Paloma Farga · Guillem Fluixá · Gema García · Miguel Guillén · Alessio Martelli · Lucas Romero · Alexandre Sierra · Guillermo Tricas
- Jantziak
- Jantzizlab (Carlota Beunza, Saioa Royo, Ainhoa Etxeberria, Marta Otaegui & Goretti Elejalde)
- Argiztapen diseinua
- Jorge Urrizola
Programatzailea zara?
Material teknikoa, kalitate handiko galeria eta riderra gune profesionalean dituzu.
Galeria
Laguntzaileak








