Formatu handiko ikuskizunak
Antzoki zein jaialdietarako errepertorioko obrak (SUSTRAI eta K.OS, esaterako), abangoardiako zirkua, dantza eta arte plastikoak uztartuz.

Gu nor garen
Lander Brionesek sortua, abangoardiako zirkuko ekoiztetxe donostiarra gara, eta akrobaziak, dantza zein arte plastikoak uztartzen ditugu, harritu eta hunkitzen duten ikuskizun berritzaileak sortzeko.
Abangoardiako zirkuari ahots berri bat ekartzeko asmoz jaio ginen, hizkuntza berriak arakatuz, arriskuak hartuz eta era guztietako publikoekin konektatzen duten emozioen alde eginez.
Gure formatu handiko ikuskizunek akrobazian, dantzan, aireko diziplinetan eta beste zirku-diziplina batzuetan ibilbide luzea duten tokiko, estatuko eta nazioarteko artistak biltzen dituzte. Ekoizpen bakoitzean talentua zaintzen dugu, belaunaldi berriak bultzatzen ditugu eta zirkua bizibide egin dutenei laguntzen diegu.
Proiektuaren buru Lander Briones dugu, ZIRKUSSen bihotz sortzailea, eta Alex Gibelalde, sektore digitalean eta edukigintzan ibilbide luzea duen profesionala. Elkarrekin artea, emozioa eta profesionaltasuna uztartzen dituen proiektu bat bultzatzen dugu, abangoardiako zirkua publiko eta testuinguru berrietara eramateko.
Antzoki eta jaialdietarako ekoizpenez gain, ekitaldi pertsonalizatuak diseinatzen ditugu enpresentzat, aurkezpenetarako, erakundeentzat eta kultur zita handietarako, beti ere abangoardiako zirkuaren indarraren bidez hunkitzeko eta eragiteko helburuarekin.
Antzoki zein jaialdietarako errepertorioko obrak (SUSTRAI eta K.OS, esaterako), abangoardiako zirkua, dantza eta arte plastikoak uztartuz.
Zuzendaritza artistikoa eta eszenaratzeak inpaktu handiko gala handietarako, enpresa- zein erakunde-ekitaldietarako.
Zuzendaritzakidetza eta zentzuzko dantza zein akrobazia ekarpena, opera-antzokiekin (Oviedoko Operarako Macbeth, esaterako) eta beste proiektu eszeniko handi batzuekin elkarlanean.
TALDEA
Zuzendaritza
lander@zirkuss.eusEkoizpen betearazlea eta administrazioa
admin@zirkuss.eusEkoizpena
produ@zirkuss.eus