Lan egin gurekin

Lan-aukerak

Lantaldea handitzen dugu!

Ekoizpen eta Kudeaketa Arduraduna

ZIRKUSSen hautaketa-prozesua abiatu dugu Ekoizpen eta Kudeaketa Arduradun bat gure lantaldearekin bat egiteko. Kultura edo ekitaldien ekoizpenean esperientzia duen pertsona dinamiko bat bilatzen dugu gure ikuskizun, bira eta ekitaldien kudeaketa bere gain hartzeko, ordutegi-malgutasunarekin, eredu hibrido/telelana (oinarria Gipuzkoan) eta hitzarmenetik gorako baldintzekin.

Modalitatea
Telelan malgua, Gipuzkoan oinarrituta eta noizbehinkako bilerak beharrezkoak direnean.
Hizkuntzak
Euskara eta ingelesa (ezinbestekoak).
Ordainsaria
Profilaren eta esperientziaren arabera, hitzarmenetik gora.

Nor gara eta zer ari gara eraikitzen?

ZIRKUSS Donostiako zirku garaikideko ekoiztetxe abangoardista gara. Akrobazia, dantza eta arte plastikoak uztartzen ditugu, ikusleak harritu eta hunkitzen dituzten formatu handiko ikuskizun berritzaileak sortzeko (SUSTRAI, K.OS).

Neurrira egindako proiektuak ere garatzen ditugu enpresa, erakunde eta kultur ekitaldietarako. Hazten ari gara, eta erronka berriei aurre egiteko pertsona antolatu, gogotsu eta irizpidedun bat nahi dugu gure lantaldean.

Zure egitekoa konpainian

Zure egitekoa ZIRKUSSeko eguneroko ekoizpena koordinatzea izango da: artistak antolatzea, antzokietako arduradun teknikoekin harremanetan egotea eta birako logistika lotzea, dena garaiz eta behar bezala prest egon dadin. Banaketan ere jardungo duzu, ikuskizunentzako plaza, zirkuitu eta aukera berriak bilatuz.

Lanpostua telelanean oinarritzen da eta ordutegi malgukoa da, Gipuzkoan oinarrituta. Ez da beharrezkoa emanaldi gehienetara joatea; lana aurrez dena lotzea eta, emanaldi edo bidaia egunetan, taldeari urrunetik laguntzeko eta ustekabekoak koordinatzeko prest egotea da. Noizbehinkako presentzialtasuna hitzordu jakinetan adostuko da.

Zeregin nagusiak

  • Ekoizpena eta logistika

    Bidaia-planak eta lan-orriak prestatzea, garraioa eta ostatuak antolatzea, eta artisten zein lantaldearen beharrak koordinatzea.

  • Antzokiekiko koordinazio teknikoa

    Areto eta jaialdietako arduradun teknikoekin harremanetan egotea, rider teknikoak egokitzea eta beharrak aldez aurretik argitzea.

  • Banaketa eta aukera berriak

    Emanaldiak ez dauden uneetan, programatzaile, antzoki, jaialdi, agentzia eta bezeroekin harreman aktiboa izatea, proposamenak aurkeztu eta kontratazio berriak lantzeko.

  • Kudeaketa

    Emanaldien kontratuak koordinatzea, proiektukako gastuen jarraipena egitea eta dirulaguntzen justifikazioetarako dokumentazioa biltzea.

Zuri buruz

  • Esperientzia

    Arte eszenikoetako, jaialdietako edo ekitaldietako ekoizpenean eskarmentua.

  • Irizpide teknikoa

    Argiztapen, soinu eta espazio eszenikoaren beharrak ulertzea, aretoetako teknikariekin ondo koordinatzeko.

  • Hizkuntzak

    Euskara eta ingelesa ondo menperatzea, tokiko eta nazioarteko harremanetarako.

  • Ekimena eta lasaitasuna

    Lana autonomiaz antolatzea, arazoak aurreikustea eta ustekabekoen aurrean irtenbideak bilatzea; proiektuarekin batera hazteko gogoa.

  • Teknologia

    Talde txikia gara baina dena online kudeatzen dugu talde guztia eguneratua egoteko, Google Workspace, Holded, Lovable etab. bezalako tresnak erabiliz.

Zer eskaintzen dizugu?

  • Malgutasuna

    Telelan malgua, Gipuzkoan oinarrituta, eta helburuetara bideratutako lana.

  • Ordainsaria

    Hitzarmenetik gorako ordainsaria, profilaren eta esperientziaren arabera. Proiektukako pizgarriak baldintzen barruan adostuko dira.

  • Hazkundea

    Erantzukizuna, erabakiak hartzeko aukera eta ZIRKUSSekin batera hazteko bidea.

Hautagaitzak info@zirkuss.eus helbidera · Gaia: Ekoizpen lanpostua - ZIRKUSS

Bidali hautagaitza