Nor gara

ZirKuSS zirku garaikideko ekoiztetxe abangoardista bat da, akrobaziak, dantza eta arte bisualak uztartzen ditugu, harritzen eta hunkitzen duten ikuskizun berritzaileak sortzeko.

Lander Briones artista eta zuzendariak sortu eta gidatuta, helburu argi batekin jaio ginen: zirku garaikideari ahots berri bat ematea, hizkuntza berriak aztertuz, arriskuak hartuz eta mota guztietako publikoekin konektatzen duten emozioen alde eginez.

Formatu handiko gure ikuskizunek akrobazian, dantzan, airekoetan eta zirkuko beste diziplina batzuetan ibilbide luzea duten bertako, nazioko eta nazioarteko artistak biltzen dituzte. Ekoizpen bakoitzan talentua zaintzen dugu, belaunaldi berriak bultzatzen ditugu eta zirkua bizimodu bihurtu dutenei laguntzen diegu. Gure SUSTRAI ikuskizunak ZirKuSS unibertsoa Donostiako Victoria Eugenira Antzokira edo Madrileko Teatro Circo Price-ra eraman dugu.

Proiektuaren gidaritzan Lander Briones gaude, ZirKuSS-en bihotza eta sortzailea, eta Alex Gibelalde, sektore digital eta edukien arloan ibilbide zabaleko profesionala. Elkarrekin artea, emozioa eta profesionaltasuna uztartzen dituen proiektu bat bultzatzen dugu, zirku garaikidea publiko eta testuinguru berrietara eramateko helburuarekin.

Antzoki eta jaialdietarako gure ekoizpenez gain, ekitaldi pertsonalizatuak diseinatzen ditugu enpresentzat, aurkezpenentzat, erakundeentzat eta hitzordu kultural handientzat, betiere zirku garaikidearen indarraren bidez zirrara eragin eta publikoa hunkitzeko helburuarekin.